XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURASO ETA IRAKASLEENTZAT

Ziur aski konturatu zarete, esperientzia zuzenari esker, gu helduoi, oso zaila egiten zaigula gure ohitura txarrak aldatzea, hori dela eta, errezena lortzea ere, nekez egiten dugula.

Birziklatzea, ura eta energia aurreztea, eta kotxea gutxiagotan erabiltzea, lan xinpleak dira eta, argi dago, onuragarriak Lurrarentzat.

Baina, guretzat ezezagunak direnez, haien kontra jotzen dugu.

Gaurregungo gaztetxoek ezin dute bide beretik ibili.

Handiak izango direnean, gauza txiki horiek naturalak izango dira beraientzat, egun komentatu besterik ez ditugun arazoei aurre egiten eta konpontzen, espero dezagun izango direlako Lurraren berotzea, uren kutsadura, euri azidoa, ozono-geruzaren zuloa, etab...

Gaztetxoek duten boterea

Gure iritziz, gazteak prest daude beren egin beharra betetzeko eta areago, guztiz entusiasmaturik.

Baina informazioa behar dute, animoa, eta hona hemen garrantzitsua dena, zerbait egiteko beharrezko boterea duteneko uste sendoa.

Lurra salbatzeko zeuk egin ditzakezun 50 gauza erraz liburu honek benetako boterea eman nahi die gure seme-alabei.

Momentu hauetan, ditugun ingurugiro-arazoak handiegiak eta zailegiak direlako ustean gure seme-alabak hazten uzteko arriskua izan dezakegu.

Hori ezin dugu inolaz ere onartu!

Gazteei esan eta azaldu behar zaie oso gauza onak lor ditzaketela Lurrarentzat.

Ona eta zuzena den zerbait egiteak ematen duen poza ezagutu behar dute.

Hori da gure erantzunkizuna gurasoak eta irakasleak garen aldetik.

Gure bizitza osoan besterik lortzen ez badugu ere, superbizitzeko tresnak eman behar dizkiegu.

Eta 90eko hamarkada honetan, zera esan nahi du horrek: